XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PETAIN SENDATZAILE

Bere begi zorrotzaz ikusia du noradino hedatzen den mina.

Minaren erroak nahi ditu kausitu eta jo.

Gaztiguak nahi ditu eman, bainan egiazko hobendunak hunkituz eta joz.

Hilabethe bat osoa badabila su-tokietan harat-hunat-ka.

Ofizierak biltzen ditu, soldadoak ere ba.

Arrangurak entzuten ditu, galdeak ere egiten.

Begitarteak zorrotz daude, solasak motz, ezin gehiago.

Bainan Petainek bere begi urdin ederraz so egiten diote, batere durduzatu gabe.

Barna ikertzen du bihotz zaurthu horietan.

Arrangura dira soldadoak.

Badituzte arrazoinak ere.

Buruak berotuak dituzte zombeitek.

Askotan haatik, haur arrazoin batzu aski dira soldadoen itzularazteko.

Denak entzuten ditu Petainek irririk egin gabe.

Errechimendu bat ikustean, galdegiten zituen hamar bat soldado bihotzdunenak, lagunek izendatuak eta ber berak saristatzen zituen, kurutzea emanez bati eta bertze bati medaila.

Ofiziereri légion d'honneur emanez.

Permisioneak chuchendu zituen, egon-tokiak onthu, jatekoa ere hobea manatu.

Oroz lehen nahi du atakadak ontsa preparatuak izan diten eta etsaia bezen azkar edo azkarrago izan dadin gure soldadoa.

Ez du balio beraz etsaiaren lerroen zilatzea entseatzea, bainan aski da haren higatzea lekutik emanez ukaldirik borthitzenak.

Egiten bada atakada, egina izan dadila leku ttipian, hedadura sobera gabe.

Soldadoak bihotz gehiagorekin badoatzi gudukatzera segur balimbadira apailu onekin badoazila.

Armadaren sendatze hortan, Petain Marechalak ez ditu ahanzten aintzindariak.

Badaki gaizkitzen behar delarik, bainan oroz lehen, aintzindarien gogoan ezarri du, egimbide dutela soldadoez artha handia hartzea eta heien laguntzea nahigabeetan eta urhats gaichtoetan.

Soldadoak behar du senditu aintzindariak bihotzez maite duela eta ahalak oro egiten dituela harentzat.

Petainen gogoa emeki emeki sartzen da soldadoen artean.

Mintzaldi bereziak eginak dira chede hortara.

Soldadoek asko tokitan badute errechtasuna Petainen ikusteko eta mintzatzeko.

Orhoitzapen ttipi batzu emaiten ditu soldadoeri (...).